Edukira joan

Catango kolonoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catango kolonoak jokatzen.

Catango kolonoak, Die Siedler von Catan alemanieraz, edo 2010 urteaz geroztik Catan besterik gabe, Klaus Teuber jokozaleak asmatu eta plazaratutako baliabideen kudeaketan oinarrituriko 2-6 jokalarientzako mahai-jokoa da. Hexagono formako gelaskak bateratuz (basamortuak, basoak, mendiak eta abar irudikatzen dituztenak) eszenario bat osatzen da, non jokalariak herri, hiri eta bideak egin behar dituzten puntuak lortzeko. Horretarako baliabideak (harria, lurra, garia) erabili behar dituzte, dadoak jaurtiki eta lortutako puntuazioaren arabera. Baliabideen merkataritza ere egin daiteke jokalarien artean. Eraikitako herri, hiri eta bideek puntuak ematen dizkiote jokalariari eta 10 puntura lehenengo heltzen den jokalariak irabazten du. 1995ean plazaratu lehen aldiz eta geroztik milioikako salmentak izan ditu mundu osoan, aldaera eta zabalkuntza ezberdinekin. Ordenagailu eta telefono mugikorretarako bertsioak ere badaude.

2015ean jokoak 25 urte bete zituen eta Devir argitaletxeak 2014an euskarazko bertsioa [1] , besteak beste, argitaratu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.